Lorea Velascok irabazi du Barrikako jaietako haurrentzako tenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 3a, 13:45

Barrikako tenis eremuetan egin zen, beste urte batez, Abaroa Tenis Kirol Taldeak antolatutako Sanjuanetako lehiaketa, ekainaren 21etik 29ra. Herriko Lorea Velasco gaztea izan zen emakumezkoetan irabazle, Elisabet Landari 6/4 eta 6/1 irabazita. “Lehen seta nahiko berdindua izan zen, baina bigarrengoan Loreak presiorik gabe jokatu zuen, arriskatuz, eta irabaztea lortu zuen” dio Alberto Vidal tenis klubeko entrenatzaileak. Yusef Maamar eta Xavier Rodriguez kantabriarrek jokatu zuten gizonezkoetan, eta Maamar gailendu zen 6/3 eta 6/2. Igandean, ekainak 29, finalak jokatu ondoren, sari-banaketa egin zen. Barrikako alkate Juan Jose Ezpeleta eta Maria Esther Etxegarai Kiroletako zinegotzia bertan zirela. Argazkian, irabazleak garaikurrak eskuan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun