"Euskaraz bai" materiala salgai jarri du Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 3a, 17:46

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lelo berria estreinatu du aurten: "Euskaraz bai!" "Zergatik? Euskaraz ikasi, lan egin, lagunartean jardun... euskaraz bizi nahi dugulako", euskalgintzako eragile nagusiko arduradunek adierazi dutenez. Lelo berri hau ezagutarazteko, "Euskaraz bai" materiala sortu du Kontseiluak: arropa, pinak, mahai-jokoa, toailak, eta abar. Euskaraz bizitzeaz gain, euskararen garapenari bultzada eman nahi badiote. Egin klik helbide honetan (www.kontseilua.org/denda) eta ezagutu ezazu Kontseiluak eskaintzen dizuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun