Igandean egingo dute Algortako krosa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mar. 18a, 17:48
Urtarrilaren 25ean izandako haizeteengatik atzeratu behar izan ostean, igande honetarako, martxoak 22, jarri du Algortako 23. Krosa Itxartu kultur taldeak, El Abra-Getxo Kirol Portua, BBK eta Getxoko Udalak lagunduta. Proban 350 atleta baino gehiago parte hartzea espero dute. Horrenbestez, prebenjamin mailakoa izango da lasterketetan lehena, 630 metro luzerakoa, eta 11:30ean emango zaio irteera. Azkenak ateratzen, berriz, senior eta beterano mailako gizonak izango dira. 12:30ean abiatuta, 4.930 metroko ibilbidea egin beharko dute horiek. Lasterketa guztiak amaitu ondoren, sariak emango zaizkie irabazleei. Baina, behe-mailetako kategorietan, parte hartzaile guztiek jasoko dute oparitxoa. Izen-ematea lasterketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko da Algortako batzokian. Edo bestela info[abildua]itxartu.com e-posta helbidearen bitartez, ostiral gaueko 12ak baino lehen. Lasterketa-egunean mahai berezia izango dute beren dortsalak azkar jaso ahal izateko. Argazkian, Itxartuk antolatuta, 2008ko irailaren 6an jokatutako Getxoko II. Milia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun