Igandera bitartean antzinako argazkiak egongo dira ikusgai Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 23a, 13:03

Irailaren 24tik 28ra, Algortako Telletxe plazak “Fotorretro Getxo 2008” argazki erakusketa hartuko du. Bertan 300 bat argazki egongo dira ikusgai, San Nikolas liburutegiko bildumatik hartuak. Erakusketak etenik gabeko ordutegia izango du. Argazki hauetan, bisitariak Getxo udalerria eta getxoztarrak aro ezberdinetan ezagutuko ditu: XX. mendeko lehen urteetatik gure egunetara arte, tokiko kultur iturriek adierazi dutenez. Oraingo honetan, Algortako argazkiek eta argazki-artxiboaren bildumari eginiko azken ekarpenek protagonismo berezia izango dute. Getxoko argazkien artxiboan partikularrek eginiko ekarpenak eta dohaintzak daude. Nahi duenak San Nikolas plazako liburutegian eman ditzake argazkiak. "Bertan, kopia digitalizatua egingo dugu eta originala itzuliko dizugu", zehaztu dutenez. Argazki-artxiboa, sortu zenetik, apurka-apurka hazi da. Gaur egun milaka irudi dauzka. Argazkian, bi emakume antzina argazkiak ikusten.

Bestalde, herritarren laguntza ezinbestekoa izaten da erakusketako argazkietan ageri diren pertsonak eta lekuak identifikatzeko. Hartara, erakusketan koaderno bat jarriko dute. Bertan, jendeak informazioa eman dezan, datak zehaztuz, pertsonak identifikatuz, eta abar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun