Gazte Plana martxan jartzeko batzar irekia egingo dute bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 22a, 23:23

Plentziako Udaleko Gazteria Arloak batzar irekia deitu du astearte honetarako, irailak 23, Gazte Plana abian jartzeko asmoz. "Plan bat edukitzea oinarri-oinarrizkoa da edozein jarduera edo proiektu burutzeko. Plan bat edukiz gero, ondo zehaztu behar dira helburu, xede edo amets bat lortzeko jarraitu behar diren pausu guztiak. Plan bat daukagunean ezinbestekoa da baliabide guztiak behar bezala programatu, kudeatu eta koordinatzea, bestela zaila zaigu gure helburuak lortzea. Planak ez dira hutsetik sortzen, ez dira kasualitatez prestatzen, ilusioa eta dedikazioa eta kompromisoa behar dira hasiera-hasieratik eta prozesu guztian zehar. Bestalde, pertsonaren inplikazioaz gain, talde edo kolektiboaren konpromisoa ere behar da", adierazi dute tokiko arduradunek. Biharko batzarra 19:00etan izango, Goñi Portalen. Bestalde, iradokizuzen bat eduki edo foroan beste zerbait gehitu nahi izatekotan mezua bidal daiteke gazteplana.plentzia[abildua]bizkaia.org e-posta helbidera. Argazkian, gazte koadrilak play-backa egiten Astillero plazan, San Antolin jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun