Azkenik, urriaren 11an, larunbatarekin, elkartasunezko bertso bazkaria egingo dute Sopelan. Bazkaltzeko indabak egongo dira eta txartelen prezioa 15 eurotakoa da. Ohiko lekuetan izena eman beharko da.
Orain bi hilabete
Iñigo Gutierrez uztailaren 22an atxilotu zuten. Egun berean, Aitor Kotano, Arkaitz Goikoetxea eta Mikel Saratxo algortarrak algortarrak eta beste 5 lagun ere atzeman zituen Guardia Zibilak Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, ETAko Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Guztiek torturak salatu zituzten.