Getxoko
Ezker Batua-
Aralar koalizioak ingurumen arlorako proposatzen dituen ekimen nagusiak ezagutzera eman ditu gaur prentsa ohar baten bidez. Ezkerreko koalizioak konpost-fabrika berri bat berehala eraikitzea, hiri hondakinak Zabalgarbin erretzeari ezezkoa, eta behin-behinean hondakinak Jatako zabortegian tratatzen jarraitzea aurkeztu ditu proposamen nagusiak bezala. Horiekin batera, hauteskunde koalizioak euri-urak eta gorotz-urak bananduta mantentzeko saneamendu-sarea luzatzea nahi du: “ez da bidezkoa Uraren Legeak berak ere eskatzen duenean, Getxon sareak %85ean nahastuta egotea sistema berean”. Egoera horrek uraren arauzketarako beharrezkoak diren lanak “boskoizten” ditu eta Gobelaudeari bere oreka ekologikorako behar duen emaria berreskuratzea oztopatzen dio. EB-Aralarren ustez, “Gobela berreskuratzeko planteamendu serio baterako ezinbesteko baldintza” izango litzateke egungo ur sareen banaketa, ur-zikloaren tratamendu integralaren barruan. Bide berean, Galeako golf zelaitik Kantauri itsasora botatzen diren gorotz-hondakinak desagertaraztea behar-beharrezkotzat eta premiazkotzat jo du koalizioak. Argazkian, Getxoko EB-Aralarreko hautagaiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!