Botoa Eusko Alkartasunari (EA) ematea eskatu zien atzo herritarrei Begoña Errazti euskal sozialdemokraten presidenteak, "inoiz baino beharrezkoa izateaz gain, EA delako bake prozesua ekartzeko eta egungo esparru juridikoa aldatzeko konpromisoa duen alderdi bakarra". Talde horrek instituzioetan duen "ordezkari kopuruaren arabera" gertatuko da hori, Erraztiren hitzetan. Algortako Tellagorri plazan egindako ekitaldian Joserra Bilbao Getxo udalerrirako hautagaia izan zuen lagun EAko buruak. "Imazek esan bezala, PPrekin lortu nahi du hitzarmena EAJk. EAk, ordea, erabakiak gurean hartzea defendatzen du, eta ez beste inon", aipatu zuen Erraztik. "Zintzotasun osoz" popularrekin gobernatuko ez dutela adierazi zuen berak, PPrekiko hitzarmen bakarra, "eurek Euskal Herria nazioa dela eta erabakitzeko ahalmena badugula" izango litzatekeela gaineratu aurretik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!