"LZPrik ez!" bideoa sarean jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 15a, 21:30

Irrati librea izatetik kontrainformazio proiektu multimedia izatera dauden urratsak ematen diharduela, Koska irratiak bere hirugarren bideoa ekoiztu eta sareratu du. Horrela, Txorimalo gaztetxearen urteurrena eta lan behin-behinekotasunari buruzkoen ostean, Koska irratiak "LZPrik ez!" 8 minutuko laburmetrajea sortu du eta Interneten jarri du eskuragai. Bideo horretan, "Andra Mari Auzoko Elkarteko auzokideen iritziak eta Getxon pasa den urtarrilean egin zen manifestazio erraldoian" grabaturiko kaleko ahotsak uztartzen dira lan honetan. Era berean, Bakion datorren hilaren 18an egingo den manifestaziora joateko deialdiarekin bat eginez, Koskak Bakio SOS plataformako lagun baten testigantza ere bildu du. Bestalde, Uribe Kostako irrati libreak programa berria estreinatu du, Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) lagunek astelehenero abiatu dutena. Ordu t'erdiz, 20:00etatik 21:30era zuzenean "bertsolaritzaz gozatzeko" aukera berria izango da, heldu zein umeentzat. Irratiak jendea parte hartzera deitu du, lehenengo ekimena saioari izena bilatzea izango dela. Argazkian, Getxoko 500 gazteen eta dozenaka kolektiboen izenean LZPren aurka emandako prentsaurrekoa Getxon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun