Bizkaiko Lurralde Auzitegiak atzo
sumarioko alderdiei jakinarazi zien epaian publiko egin duenez, Mikel Herman Aintzane Garairen senargai ohia 2005eko urriaren 15ean 26 urteko neska barrizkotarra bortxatu eta hil zuela frogatutzat eman du epaileak. Bakion egindako bi delitu horiengatik 32 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Hermani. Horretaz gain, Garai familiarengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dio auzitegiak, 40 urtez. Era berean, Aintzaneren gurasoei 300.000 euro eta anaia-arrebei diru-kopuru txikiago bat ordaintzera behartu du. David anaiak, Garai familiaren bozeramailea, argi esan du familiak ez duerla epaia gustuko baina oraindik ez dutela errekurrituko duten ala ez erabaki. Senideek eta
Barrikako Udalak 47 urteko kartzela zigorra eskatu zuten. Argazkian, Garairen senideek
2005eko azaroaren 4an emandako prentsaurrekoaren artxiboko irudia, jasotako laguntza eskertuz.