Debekuak debeku, hauteskunde kanpainan buru eta belarri murgilduta dabil
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) eta hurrengo egunetan ekitaldi ugari izango dira Uribe Kosta eskualdean. Besteak beste, afaria antolatu dute ostiral honetarako, maiatzak 18, gaueko 10etan, Algortako Gorrondatxe herriko tabernan. Bonoak salgai daude Gorrondatxen zein Amnistia tabernan. Egun berean, Leioan izango da ekitaldi politikoa. Biharramundean, Getxoko Malakate plazan emango du mitina, eguerdian, EAEk. Eta arratsaldean Iruñeako manifestaziora (17:30ean, Golem zinematik) abiatuko dira autobusak Algortatik. Gorrondatxen eta Amnistian egongo da izena emateko aukera. Datorren asteazkenean, berriz, Algortako San Nikolas plazan izango da ekitaldi politikoa, 19:30ean; eta ostegunean (hilak 24) eskualde mailakoa Sopelan, 20:00etan. Azkenik, ostiralean, Bilboko Plaza Berrian emango dio bukaera kanpainari EAEk. Argazkian, dagoeneko Getxoko EAEren boto papera
eskura daiteke Getxo Berria bitakoran.