Udan bizikletak mailegatzeko doako zerbitzu esperimentala martxan jartzea dauka aurreikusita
Getxoko Udala, lana topatzeko zailtasunak dituzten edo baztertze egoeran egon daitezkeen pertsonek gestionatuta, atzo, astearteko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu zutenez. Enplegu, Ingurumen eta Turismo zinegotzigoek sustatutako ekimena, printzipioz, hiru hilabetez egongo da abian eta beste urte bete gehiago luzatu daiteke. Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera, “ekimena nola doan ikusi beharko da, ondo badoa jarraipena emateko. Izan ere, negozioa neguan ondo badoa, askoz hobeto joango da gainontzeko urtaroetan; eta txarto badoa urte bat luzatzeko aukera egongo da datorren udaberrian eta udan zelan doan ikusteko”. Zerbitzua oraindik zehaztuta ez dauden udalerriko lau tokitan eskainiko dute eta horietan bizikletak hartu eta utzi ahal izango dira. Ordutegia goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Argazkian, autorik gabeko egunean bizikletak mailegatu ohi dituzte /
Getxo.net.