Enpleguari lotutako gaia izango denez, beste administrazio batzuek ere esku hartuko dute eta, ildo horretan, Udalak hitzarmen bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin. Horren bitartez, foru erakundeak 700.000 euro jarriko ditu zaharberritze lanak egiteko. Aste honetan bertan, Tokiko Gobernu Batzarrak Fadurako kafetegi-taberna eta jatetxea zaharberritzteko idazketarako eta lan zuzendaritza lanetarako 70.000 euro zuzentzea erabaki du. Fadurako inguru osoa egokituta eta Ostalaritzako Hezkuntza Zentroa prest egoteko urtebeteko epea aurreikusten du Udalak.
Aurrekariak
Udalak, bere egunean, Fadurako ostalaritza guneen kudeaketa kontratua bertan behera uztea erabaki zuen, alde batetik jantokiko sukaldeak egokitzeko diru asko gastatu behar zelako, eta bestetik, urari eta astiari lotutako Fadurako zerbitzuak zabaltzea pentsatu zelako. “Harrez geroztik gauzak aldatu egin dira, hain zuzen ere udalerrian spa eskaintzak badaudelako eta talasoterapia zentro bat jartzea ere pentsatzen ari garelako. Bestalde, Enplegu sailaren bitartez, lana topatzeko oztopoak dituzten pertsonekin lan egiten duen enpresa baten eskaria heldu zaigu, Getxon ostalaritzakohezkuntza zentro bat jartzeko ea tokia dagoen jakiteko eta Fadurako aipatutako gunea egokia izan zitekeela pentsatu dugu”. Udalak emango duen lehenengo urratsa Udal Kiroldegiko gune hori zaharberritzea izango da eta bigarrena hezkuntza zentroa kudeatuko duen enpresa aukeratzeko lehiaketa deitzea.