Lasterketa hasiera 10:00etan izango da emakumeentzat eta 10:20ean gizonezkoentzat. "Estatu osoko, 11 komunitate ezberdinetako 450 triatleta inguru espero dira", antolatzaileek azaldu dutenez. Bertan izango dira Ainhoa Murua triatleta olinpikoa, 2005an garaile suertatu zena, Virginia Berasategui lehen hiru ediziotako txapelduna eta Fernando Cabellos kantabriarra, 2004an bertan egindako Espainiako Txapelketa Unibertsitarioan gizonezkoetan irabazlea izan zena.
Bederatzi proba
Bederatzi proba puntuagarri izango ditu aurtengoan Euskal Herriko triatloi zirkuituak eta denak Gipuzkoa eta Bizkaian ospatuko dira: hauetatik sei, esprint distantziakoak eta, hiru, distantzia olinpikokoak izango direlarik. Hauekin batera, Zarautzen, distantzia olinpiko bikoitzeko Euskadiko Txapelketa izango da eta Gasteizen ere beste distantzia olinpiko bikoitzekoa izango delarik.