Juan Antonio Pastor Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrendaburua lagun zuela, Altzagan egin zuen ekitaldi politikoa joan den larunbatean Juan Otermin Erandiorako
PSE-EEko alkategaiak. Besteak beste, arrosak eta esku orriak banatu zituzten eta "auzo batean zein bestean bizitzeagatik inor baztertua sentitzen ez den udalerri kohesionatu eta homogenioagoa" lortzen konprometitu zen Otermin. Berak azaldutakoaren arabera, besteak beste Altzagan, "Axperaino, Churruca pasealekua amaitzea" dute helburu sozialistek. Halaber, metro geltoki ondoko zabalgunean boulevarda eta azoka zaharrean hiri-zentro balioanitza egin nahi dituzte. Frontoia eta beste hainbat zelai jarriz, Bekoa kiroldegia osatzea eta "auzotarren bozeramailea" postua sortzea ere badaude Erandioko sozialisten proposamenen artean. Azken horren bidez, "auzoetako bizilagunen parte hartzea sustatu" nahi dute. Argazkian, Juan Otermin Susana Gonzalez Busturia-Uribe barrutirako hautagaiarekin / Bizkaiko PSE-EE.