"Etxebizitza sustapen publikoen %50 alokairuzko pisuak egiteko" erabiltzea agindu zuen herenegun Luis Almansa Getxo udalerrirako PSE-EEko zerrendaburuak. Egungo udal gobernu taldeak aurreikusitako hirigintza egitasmoan ez bezala, etxe berriak "dagoeneko existitzen den herri gunearen inguruan" eraikitzea proposatzen du alderdi konstituzionastak, hau da, "Algorta ondoan, Berango parean izan beharrean". Horretarako, Hiri Antolamendu Plan Orokorra (HAPO) aldatu nahi du PSE-EEk, "egungo herr gunei eta gune berriaren arteko oreka ahalbidetzeko". Almansaren hitzetan, "epeka garatu beharko litzateke egitasmoa, benetako beharrizanen arabera". Bestalde, Areetan, Xake plaza eta bere ingurunea berrantolatzea proposatzen dute sozialistek, "hormigoizko egungo egitura baztertu eta umeentzako jolas eta zuhaitzez beteriko parkea eginez". Argazkian, Luis Almansa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!