Euskal Jaia egingo dute bihar Plentzian eta Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 17a, 15:55

Ostiral honetan, maiatzak 18, Euskal Jaia izango da Plentzian eta Gorlizen. Besteak beste, Astillero plaza plentziarrean emango diote hasiera ospakizunari, 10:30ean. Bertan, mezua irakurri (10:45), ibilbidea zabaldu (11:00) eta tailerrak eta jolasak (11:30), bazkaria (13:00) eta Zirko Ttipia ikuskizuna (14:15) edukiko dute txikiek. Gazteentzako, berriz, Jon Maia eta Xabi Payaren bertso saioa prestatu dute Plentziako institutuan. Arratsaldez, Gorlizera egingo du bidaia Euskal Jaiak. Iberrebarri plazan, Erdizka Lauetan erromeria (18:30) eta sardina-jana (19:00) izango dira. Argazkian, Agurra dantza taldeko txistulariak, joan den larunbatean, Getxoko San Isidro jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun