Astrabuduan egindako ekitaldi politikoan erandioztarrei eskatu zien botoa atzo Mikel Arieta-Arauñabena
EAJko alkategaiak, "udalerriko bigarren hirigintza eraldaketa handiari ekiteko". Erandio "itsasadarraren eskuin aldeko erreferente" bilakatu nahi du jelkideak: Arieta-Araunabeña "ziur" dago udalerria "oraindik gehiago" hobetu dezakeela enplegu, zerbitzu, azpiegitura eta bizitza kalitatea bezalako arloetan. Astrabuduaz mintzatu zen nagusiki EAJko hautagaiak: "dagoeneko abian dira 400 etxebizitza babestu eta Mezo kalean trafikoa arinduko duen Astrabuduako saihesbidea amaitzekotan gaude", azaldu zuen. Etxegorri kaleko lanak jarraitzeaz gain, Alkone eta Bilboko Kontsulatua kaleak eta Juanene plaza hobetzeko obrak egingo dituzte, Arieta-Araunabeñaren arabera. "Batzuetan hanka sartzen dugun arren, gauzatuko diren egitasmoez beteta dago gure programa", aipatu zuen alkategai jelkideak. Argazkian, Erandioko EAJko hautagaiak.