EB-Aralarko Uribe Kostako hautagaia izango da gaur Kalakan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 17a, 18:17

Josu Murgia EB-Aralar koalizioaren Bizkaiko Batzar Nagusietarako Busturia-Uribeko hautagaiak parte hartuko du, gaur iluntzean, ETB1k hauteskundeen inguruan egingo duen eztabaidan. Kalaka telebista saioan izango da, 22:30ean. Markel Olano EAJko ordezkaria, Denis Itxaso PSE-EEkoa, Laura Garrido PPkoa eta EAko Iñaki Galdos ere arituko dira bakeaz eta elkarbizitzaz. Gaur Gara egunkarian egin diote elkarrizketa Aralarren zuzendaritzakide ere baden Josu Murgiari. Argazkian, beste hainbat laguntzaileekin batera, Xabier Euzkitzek aurkeztu eta zuzentzen du Kalaka saioa / ETB.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun