Sopelako TAOren aurkako plataforma osatzen zuten kideek, maiatzaren 27ko hauteskundeetan, Berdeei babesa emango diotenik ukatu dute, El Correo egunkariak zabaldutakoaren arabera. Orain urte eta erdi desegin zuten taldea, hortaz "ezinezkoa" da alderdi ekologistarentzat botoa eskatzea, adierazi dutenez. Halaber, talde horren "izaera apolitikoa" nabarmendu dute. "Beraz, Berdeekin lotzea faltsukeria da", diote. TAOren aurkako taldea desegin eta horretatik sortutako Sopelaren aldeko Plataformak, ordea, zerrenda bateratuak aurkeztu ditu Berdeak eta auzotarren elkartearekin. Horrela iragarri zuen alderdi ekologistak orain aste batzuk Larrabasterrako Dingo jatetxean egindako agerraldian. Juantxu del Vigo da zerrendaburua. Argazkian, TAOren aurkako protesta bat Sopelan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!