Doako TAO zerbitzua agindu du Sopelako PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 13:30

Auzotarren artean erreferendum bat egin ostean, alkate izatekotan, doako TAO zerbitzua jarriko duela agindu zuen atzoko ekitaldian Valentin Solagaistua Sopelako PSE-EEko zerendaburuak. "Bizilagunentzat ez du sosik ere kostatuko eta merkatari bakoitzak bost txartel izango ditu", azaldu zuen. Bere ustez, "udalerriak beharrezko dirua eta baldintzak badauzka parkingak jartzeko, baita lur azpikoak ere". Udaletxe alboan 100 ibilgailuentzako parkinga egitea proposatu zuen Solagaistuak. Garraiobideei dagokienez, metroen maiztasuna 10 minutura murriztea eta auzo arteko bidea egiteko autobusa jartzea agindu du Sopelako PSE-EEk. Bestalde, "hirigintza garapen jasangarri, zentzuzko eta orekatuaren alde" agertu dira. Argazkian, TAO zonalde bat Sopelan / Sopelako EA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun