Udal hauteskundeei begira Leire Pinedo buru duen Sopelako EAk bere proposamenak sareratu ditu. Besteak beste, babes ofizialeko etxebizitza gehiago eta alokairuaren sustapena gehien bat gazteen artean; umeen jolasguneak hobetu eta mantendu; udal konpromisoa hezkuntzarekin (lurzailal lagatu, ikasketa zentro guztiak lagundu, haur eskola publikoa Haurreskolak partzuergoaren barne); Sopela Kulturaka plana sortu eta euskararen erabilpena eta ikasketa bultzatu administrazioan, merkataritzan, hezkuntzan, aisialdian; Gazte Plana landu eta gazte gunea sortu autogestio eredupean; kirolguneak, eskolaguneak eta hondartzak herriko erdialdearekin lotzeko bidegorriak egin; Sopelan Surfestival bat sortu kirola, ingurumena eta turismoa alkartuz; eta emakumearen zinegotzigoa sortzea dira agindu dituzten neurriak. Argazkian, Leire Pinedo Rafa Larreina EAko antolakuntza idazkariarekin artxibo irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!