Sopelan 900 BOE egitea agindu du EB-Aralarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 14:05

Hurrengo agintaldian babes ofizialeko 900 etxebizitza egitea proposatu du Sopelako EB-Aralarrek. Jose Vicente Ojinaga zerrendaburuaren hitzetan, "alokairu sozialerako lirateke gehienak". Bere ustez, "beharrezkoa da laguntza plan bat egitea, gehien behar duten kolektiboei mesede egiteko: gazteak, adinekoak, etorkinak, oinarrizko errenta jasotzen dutenak, euren bikotekideetatik bananduta daudenak eta ikasleak, besteak beste". Horretarako, "Eusko Jaurlaritzaren esku lur zoruak jartzea" beharrezkotzat jotzen du Ojinagak; baita "dauden lurrak aprobetxatzeko, eraiki daitekeen dentsitatea handitzea" ere. Bestalde, merkataritza lonjetan pisuak jartzearen alde dago Sopelako EB-Aralar, "horiei babes ofizialeko etxebizitzak dituzten baldintza eta betebehar berberak ezarriz". Argazkian, Jose Vicente Ojinaga Sopelako EB-Aralarren hautagaia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun