Euskararen erabilera plana eraberritzea eskatu du Getxoko EB-Aralarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 14:21

Getxoko Ezker Batua-Aralar koalizioak euskara arlorako proposatzen dituen ekimen nagusiak ezagutzera eman zituen atzo. Ezkerreko koalizioak egungo euskararen erabilerarako plana eraberritzea eta, udaletxean gestioak egiterako orduan, herritarrei euskaraz egin diezaieten arreta bermatzea ditu proposamen nagusiak bezala. Horretarako, jendaurrean lan egiten duten udal langile guztiak euskalduntzearen alde agertu dira. Bestalde, udalerriko errotulu eta kartel guztiak aldatzea proposatzen du EB-Aralarrek, "euskara izendapena aurretik agertu dadin". Getxoberriri dagokionez, orrialde kopuru berbera eskatu dute euskaraz zein gaztelaniaz. Argazkian, Getxoko EB-Aralarreko hautagaiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun