EAEri botoa ematera deitu du Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 14:48

Ehunka zerrenden inpugnazio eta legez kanporatzearen ondoren, udal eta foru hauteskundeetan Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) alde bozkatzera dei egin du Getxo Bizia ezker abertzaleko herri plataformak. Dagoeneko euren webgunean eskuratu daiteke horretarako boto-papera, "jaitsi eta zabal dezazun". Hautagaien zerrenda jasotzen duen boto-papera eskaintzearekin batera, hauteskunde kanpaina honetako deialdiak jaso ditu Getxo Biziak, udalerri eta eskualde, herrialde zein nazional mailan egingo direnak. Horrekin batera, herritar guztiak animatu ditute "kanpainan aktiboki parte hartzera, hauteskunde eta prozesu demokratikoen defentsan", ezker abertzaleko ordezkariek. Horretarako, Algortako Getxo Biziaren bulegora eta Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernara hurbiltzea besterik ez dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun