"Harrabost" kazeta euskalduna aurkeztuko dute astelehenean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 20:22

Astelehen honetan, maiatzak 21, jendaurrean aurkeztuko dute, Erandio eta Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan, "Harrabots" kazeta berria. Unibertsitateko iturriek adierazi dutenez, ikasle talde batek sortua da euskarazko berripaper hau, "euskal kultura sustatu eta ikasleria dinamizatzeko" asmoz. "Izenburuak dioen moduan zarata sortu nahi du; baita ideologia kontuen gainetik ikasle guztientzat eta ikasle guztiena izan ere", gaineratu dute. Bi astean behin kaleratuko da eta 1.500 doako ale banatuko dira unibertsitatean. Euskara Errektoreordetzak diruz lagundu du ekimena. Eguerdiko 12etan izango den aurkezpen ekitaldian Andoni Egaña bertsolariak eta Anje Duhalde abeslariak parte hartuko dute. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun