Musikherriaren kontzertua izango da bihar Leioan Plaza Beltza kolektiboaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 18a, 22:18

Bihar, larunbata, Sarkor (argazkian) eta Anger musika taldeek Musikherria diskoetxearen kontzertua eskainiko dute 21:00etatik aurrera Leioako Udondo gaztetxean, sarrera hiru eurotan egongo dela. Bertan aterako den dirua Plaza Beltza eskualdeko elkarteak garatzen diharduen kontrainformazio proiektuarentzat izango da. Gainera, Koska irratiak bere azken materialak jarriko ditu salgai Leioako gaztetxean. Plaza Beltza Sopelako eta inguruko elkarteak “erabateko pentsamoldea zabaltzen duten hedabideen lana indargabetzeko eta gizarte mugimenduen borroka desberdinak bultzatzeko" lokala eraikitzen ari da egun, Sopela eta Larrabasterra artean. Lokal horretan, gai politiko eta sozialei buruz idatzitako liburuak izango dira eta, era berean, bideo artxibategi bat sortzeko proiektua ere badute Plaza Beltzekoek. Bideotekak kolektiboen bideoak, zine soziala, historikoa eta abarrekoak metatuko lituzke. Horretaz gain, aldizkari, fanzine, musika, dossier, eta hainbat materiala aurkitzeko aukera eman nahi dute. Proiektua finantzatzeko elkarteak bi liburu azoka eta jaialdi bat antolatu du orain arte. Elkarteak dagoeneko dozenaka bazkide ditu eta horrez gain informazio zerrenda osatu du. Horren berri izateko plazabeltza[abildua]euskalerria.org e-postara idaztea baino ez da egin behar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun