Dena prest Balmasedan bihar Ibilaldia hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 19a, 22:53

Bihar, igandea, egun osoan zehar Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaialdi nagusia burutuko da Balmasedan "Geroaren deiadarra" lelopean. Gaur, berriz, Zubi Zaharra ikastolako 300 ikasleen gurasoek, irakasleek eta lagunek sei kilometroko ibilbidean azken ikutuak ematen dihardute, bihar espero dituzten 100.000 bat euskaltzaleek goza dezaten. Horretarako Bizkaiko deiadar-mendien izenak dituzten sei gune izango dira ibilbidean eta ikastolan zein herriko plazan hainbat jarduera burutuko dira. Goizeko 9:30etik aurrera, umeen eta helduen jolasak, animazioa, dantza, bertsolariak, jateko eta edatekoak, eta, batez ere, musika hartuko dute autrigoien eremua. Oiz mendiko gunean, Itzubaltzeta / Romoko Okupando Rom@rekin batera, Kauta, Sexty Sexers, The Uski's, Irauli, Batukada Kriston eta DJ Ander arituko dira. Gorbeia gunean, Ene Badak eta Sagarroik joko dute; Ganekogortan, Korrontzik, Kanpanoluek eta Txatunga Bembek, Sollube guneraino joango dena kalejiran. Bertan, Oskorriren emanaldia izango da. Antolatzaileek gomendatu dute trenez eta autobusez joatea eta Feverekin hitzartu dute Bilbo eta Balmaseda arteko trena 20 minuturo izango dela. Dena den, ibilgailuentzat aparkaleku berezia atonduko dute. Argazkian, Ibilaldia iragartzeko San Mamesen egindako ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun