Musikherriaren jaialdia izango da larunbatean Txorimalo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 22a, 17:06

Getxoko Txorimalo gaztetxeak Musikherria herri diskoetxearen Bizkaiko jaialdia hartuko du larunbat honetan, maiatzak 26, iluntzeko 8:30etik aurrera. Horrela, udal eta foru hauteskundeen hausnarketa eguna beste era batez eman nahi duenak horren aukera izango du. Txorimalo gaztetxean Ugaoko Feos Pero Majos, Galdakaoko Punkamine eta Gasteizko JoDT taldeek joko dute doan ikusi enta entzun ahal izango den kontzertuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdia "herri disketxea eta gaztetxearen arteko elkarlanetik" sortu da. Era berean deia egin diete musikazaleei bertara daitezen: "musika ona eta jaia ziurtatuta daude; anima zaitezte beraz!".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun