Udondon kulturgune bat egin nahi du Leioako PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 22a, 18:05

Xabier Olabarrieta Leioako PPren alkategaiak hauteskunde programan jasotako “udalerriko hiriko eta merkataritzako jarduerak sustatzeko” hainbat proposamen azpimarratu du gaur. Popularraren aburuz, “EAJk 28 urte daramatza Leioa gobernatzen eta dagoeneko neke dagoelako eta Leioa udalerri erreferente bihurtzeko gogo eta gaitasun eza dituelako zantzu argiak erakusten ditu”. Leioan eta inguruan diren merkataritza gune handiek ez bezala, “herriko merkataritzak, bere osotasunean, hiri eta merkataritza jardueraren motorra eta bultzatzaile izango den Udala behar” duela adierazi du Olabarrietak eta bere “babes irmoa” agertu die herri merkatariei. Besteak beste, honako proposamenak egin dituzte popularrek: Udondon azokak, erakusketak eta jendarte, kirol eta kultur ekitaldiak hartuko lituzkeen erabilera anitzeko aretoa sortzea; Leioako herrigunea asia eta merkataritzarako gunea bihurtzeko; udal azoka zahar-berritzea; egungo galeria komertzialen biziberritzea; denda eta jarduera berriei laguntza fiskalak ematea; eta “Leioako merkatarien elkartea etengabe babestea”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun