Berdeek "hauteslegoa nahasteko saiakeratzat" jo dituzte TAOren aurkako plataformakide batzuen adierazpenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 22a, 18:41

Juantxo del Vigo Sopelako Berdeen zerrendaburuak kritikatu du gaur TAOren aurkako plataforma ohiaren kide batzuek pasa den ostegunean prentsari egindako adierazpenak. Del Vigok bere harridura azaldu du TAOren aurkako plataforma eta Berdeen artean inolako harremanik ez dagoela adierazten zuen komunikatuarekin eta hauteskundeetatik gertu publiko egiteagatik: "gogoratu behar da TAOren aurkako plataforma 2006an desegin zela eta Sopelaren aldeko plataforma izena hartuta, bere aldarrikapenak zabaldu zituela, elkarteak eta ekologistak lantalde horretako partaideak direla. Gaur egun, plataforma berriaren kide gehienak Berdeen zerrendan daude, independente gisa. Edozein kasutan, pasa den ostegunean argitaratutakoa igandeko bozketak baino lehen hauteslegoa nahasteko saiakera delakoan gaude".

Bestalde, Juantxo del Vigo Sopelaren aldeko plataformako kidea eta Berdeen alkategai idependenteak gogoratu du Berdeek "Sopelan TAO desagerraraztearen" alde daudela, "herria iraunkorrago egiteko neurriekin batera". Ildo horretatik, "benetako disuasio-parkingak dituen aparkamendu politika zentzudunaren, herri barruko eta herrien arteko garraio publiko eta garbia handitzearen eta bidegorri sare ziurra eta eraginkorraren" aldeko apustua azaldu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun