Uribe Kosta eskualdeko bi irratiek,
Koska irrati librea eta
Gorliz irratia, espazio bereziak eskainiko dizkiote udal hauteskundeetako kanpainari. Horrela biek ala biek hautagai ezberdinen arteko eztabaidak antolatu dituzte. Koskakoek pasa den igandean, maiatzak 20, zuzenean transmititu zuten Getxoko EAko Juan Carlos Perez, EAEko Josu Amezaga eta Ezker Batua-Aralarreko Nahikari Ayoren arteko
eztabaida (argazkian). Alabaina, ezkerreko hiru alderdien solasaldiaren errepikapenak entzungai izango dira gaur, 22:00etan, ostegunean, 18:00etan eta larunbatean, goizeko 12etan. Gorliz irratian, berriz, atzo elkarrizketatu zituzten Gorlizko Ezker Batua-Aralar eta PSE-EEko hautagaiak, Maria Urbizu eta Lentzu Rubial, hurrenez hurren. Gaur goizean, ordea, EAko Enrique Garcia eta PPko Rosario Aurre izan dira. Bihar, goizeko 13:15ean, Emma Calzada Gorlizko Talde Independentearen kidea elkarrizketatuko dute eta ostiralean, ordu berean, Patxo Igartua alkatea eta EAJko kidea hartuko dute. Ostiralean ere, baina 20:00etan, Gorliz irratiko albistegi zerbitzuek programa berezia egingo dute aipatu hautagaien adierazpenak eta Gorliz, Uribe Kosta eta Mungialdeko 2003ko hauteskundeen datuak bilduz.