Alperrik saiatu gara behin eta berriz zinegotzi horrekin eta gobernu taldeko beste batzuekin auzia bideratzen, eta alperrik eman du hitza alkateak plenoan. Gure senideak espetxean edukitzeak dakarren oinazearekin nahikoa daukagula uste dugu, eta ez dugu zertan gurekiko jokamolde hau jasan. Espero dugu hurrengo gobernu taldeak sentiberatasun handiagoa izatea presoen senideekin. Ez da horren zaila.
Getxoko euskal preso politikoen senideak
Espetxea eta sakabanaketaz gain, sarritan gure agintarien errespetu falta ere pairatu behar izaten dugu preso politikoen senideek. Halaxe gertatzen da Getxoko udaletxean. Izan ere, 2003ra arte gure senideak bisitatzeko diru-laguntzak jasotzen genituen, baina