Hauteskunde ekitaldiak tartean, Leioako Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) herri programa (pdf) sarea dago jada, Leioatik bitakorari esker. Ezker abertzaleko kideek adierazi dutenez, "Leioa egitea ez da herriarekin negozio egitea bilakatu behar, bakar batzuen interes pribatu eta ekonomiko edota enpresa-interesak beste edozeren gainetik gailentzea. Udala kudeatzea ez da adiskidekeria, kutunkeria, gardentasun faltan eta behar gehiago duten auzuneen utzikerian oinarritu behar; ezta adreilu, porlana eta galipota neurri gabe hedatuko duen gestioarena; edota herritarrak, auzune eta herri osoko elkarte eta erakundeak kontuan hartu gabe erabakiak inposatzen dituen ereduarena ere". Hain zuzen, "herri berri baten alde" bozkatzera deitu ditu leioaztarrak EAEk, hau da, "herritarren neurrira" egindako "herri bizia". Halaber, EAEren alde egitea, "prozesu demokratiko baten alde" bozkatzea dela gaineratu dute. Argazkian, Leioako EAEren hautagaiak / Leioatik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!