Parisen epaituko dute bi aste barru Gotzon Alcalde

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 23a, 21:09

Gotzon Alcalde algortarra, horren bikotekide Leire Etxebarria basauritarra eta beste hiru euskal preso politiko epaituko dituzte ekainaren 7an eta 8an Pariseko Zigor Auzitegiaren 16. aretoan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Legez kanpoko erakunde baten partaide izatea leporatzen diete, eta 10 urte arteko espetxe zigorra ezarri ahal diete, errepresioaren kontrako erakundearen arabera. Alcalde eta Etxebarria euren haur txikiarekin atxilotu zituzten Auvernen (Frantzia), 2006ko otsailaren 13an. Orain biak Fleury Merogis espetxean daude. Argazkian, Gotzon Alcalde / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun