Aurtengo "Ataramiñe" prestatzen ari gara. Badakizue zuen laguntza behar dugula horretarako. Bidal itzazue, beraz, ziega zoko batean gordeta utzi zenituzten idatziak. Gustura jasoko ditugu denak!
Bestalde, aurrera begirako erronka baten berri eman nahi dizuegu. Zuen gutun pertsonalez osatutako testigantza liburu bat argitaratzeko asmotan gaude, zinez uste dugulako kartzelako literaturaren ekarpenik onenak eta oparoenak gutunetako lerro arteetan aurkitzen ditugula. Bidali zuen gutunak edo burkideenak, edo sor itzazue berri batzuk. Gu horien zain izango gaituzue!
Besterik gabe, besarkada bero bana.
Gora zuek! Etxean nahi zaituztegu! Irabaziko dugu!
Olatz Caminos, Mitxel Sarasketa, Jon Etxeandia, Edurne Sanchez del Arco, Enrike Letona Biteri eta Xabier Izaga / preso politiko ohiak