Euskal presoen eta hauteskunde demokratikoen alde mobilizatuko dira iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 25a, 14:18

Hilero bezala, gaur, azken ostirala, hainbat kontzentrazio deitu du Etxeratek Euskal Herri osoan "Estatus politikoa orain. Euskal presoak Euskal Herrira!" lelopean. Uribe Kostan honakoak izango dira hitzorduak: 19:30ean, Armintzan, bus geltokiaren aurrean eta Astrabuduan, Josu Murueta plazan; ordu erdi beranduago, 20:00etan, Erandion, metro aurrean; Itzubaltzeta / Romon, Xake plazan; Algortan, Telletxen; Berangon, Gudari enparantzan; Sopelan, udaletxe aurrean eta Urdulizen, BBVAren aurrean. Estraineko aldiz, Leioako mobilizazioa lekuz aldatu egin dute eta "Tigre" enparantzan izango da. Horrezaz gain, mobilizazio ugari ere deitu dira "hauteskundeetako bazterkeria eta demokraziarik eza" salatzeko: kale animazioa eta informazio banaketa Itzubaltzeta / Romon, arratsaldez; Etxeraten kontzentrazioaren ostean, hauteskunde demokratikoaren aldeko burrunbada Algortan; eta, "Putxerazorik ez!" lelopean, herritarren borondatea errespetatzea eta Eusko Abertzale Ekintzari (EAE) botoa ematea eskatzeko auto karabana Leioan. Azken biak 20:30ean izango dira. Bestalde, "Preso gaixoak eta 3/4ak beteta dituztenak kalera!" lelopean, elkarretaratzea deitu du, 22:00etan, Lamiakoko San Maximo jaietan, Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratzea hauteskunde kanpainan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun