Getxo aldean 8.000 etxebizitza baino gehiago egiteko asmoz, Udalak onartutako Hiri Antolamendu Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa Europako Batasunaren Batzordean salatu dute
Berdeek. David Hammerstein ekologisten eurodiputatuaren arabera, "ingurumenari kalte handiak eragiteaz gain, Europako hiru arteztarau urratzen ditu". Hammerstein-en hitzetan, "urbanizazio basatia Espainiar estatu osoan ematen da, baita Euskal Autonomi Erkidegoan ere. Joan den astean Getxora egindako bisitan, argiro egiaztatu dut Udala (EAJ, EA, EB) indarreko europar legeak urratzen dituela, hirigintza planak ahalik eta errazenen onartzeko asmoz, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterlanak egitea eragotziz". "Indarreko legea aintzat hartuta", plangintzaren gaineko hausnarketa egitea eskatu dute Berdeek, "gardentasuna eta herritarron parte hartzea bermatuz". Argazkian, David Hammerstein Getxora egindako bisitan / Berdeak.