Joan den larunbatean, maiatzak 19, Donostiara egin zuten txangoa Barrikatik. Aurtengo parte hartzeak aurreikuspen guztiak gainditu zituen, udal iturrien arabera: "herriko zein eskualde osoko 125 parte lagunek ederto ibili ziren Donostiako alde zaharretik eta bertako akuarioa bisitatzen", prentsa ohar bidez azaldu dutenez. Horren ostean, Oiartzungo hotel batean bazkaldu zuten. Bai bazkarian, bai bazkalostekoan, trikitilariek eraginda, jai giro euskaldun polita sortu zen bertan. Halabaina, orain dela 25 urte antolatzen hasi zen urteroko irteera horren aurtengo edizioa "berezia" izan zen; horren bultzatzaile Jose Mari Ezpeleta alkateak politikari agur esango baitio. Hori dela eta, txangoaren amaieran bertaratutakoek, omenaldi gisa, "Agur Jauna " abestu zioten omenaldi gisa, bertaratutakoek. Argazkian, Ezpeleta Aintzane Garairen senideekin
2005eko azaroaren 4an emandako prentsaurrekoan. Hain zuzen, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Mikel Hermani 32 urteko espetxe zigorra ezarri eta gero, bihar eguerdiko ekitaldian, Yolanda Lopez eraildako neska barrikoztarraren amari babesa ematea izango da egungo alkatearen azken ekitaldi publikoa.