Getxoztar bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekide ohia kolpatu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 25a, 19:25

Ertzaintzak A.C.J. 34 urteko gizonezko getxoztarra atxilotu zuen atzo arratsaldean genero indarkeriaren delitu baten ustezko egilea delakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioaren arabera, atzo bertan, arratsaldeko 3:30ak aldera, ustezko erasotzailearen biktimak salatu egin zuen bikotekide ohia oldartu zitzaiola. Erasoa, asteazkenean, arratsaldeko 8etan gertatu zen Bilboko Kale Nagusian, gizonezkoak emakumea aurpegian burukada bat eman eta begi batean lesioak egin zizkiola. Gertatutakoa egiaztatu ondoren, ertzainak gizonezkoaren bila abiatu ziren eta atzo 19:30ean atxilotu egin zuten, Getxo udalerrian. Erasotzaileak biktimarengandik urruntzeko agindu judiziala indarrean duenez, zigorra hausteko delitu bat egitea ere leporatu diote A.C.J. atxilotuari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun