2006ko kexen edukia aztertuz, zenbaitetan euskara erabiltzeak herritarrari sortzen dion "arriskuaren" berri eman dute Behatokiko ordezkariek. Aurten justiziaren alorrean esaterako, "jauzi arriskutsua egin da": euskara erabili nahi izan duenari kartzela-zigorra ezarri zaio; hizkuntza gutxiesten duenaren aurkako neurririk, berriz, ez da inon hartu. Horrela, zuzenean euskaraz deklaratu nahi izan duen herritar batek sei hilabeteko kartzela aldiari egin beharko dio aurre; baina, "has pedido medico euskaldun, y como no hay, te quedas sin visita al medico", bezalako erantzunak ematen dituenak, ez du zertaz arduratu.
Erantzun zakarrak
Euskara erabiltzen duenarekiko erantzun zakarrak ohiko bihurtu dira, zerbitzua eskaintzen dutenek ere ez dute errespeturik adierazten. Izan ere, Behatokira jotzen duten geroz eta herritar gehiagok azpimarratzen dute jasotako tratu txarra: "O en español, o no entras" bezalako erantzunak dira horren adierazgarri. Hemendik aurrera, Behatokiak era sistematikoan bidaliko dizkio kexak Arartekoari, horrela, erakundeen arteko elkarlana sustatzeko eta kexak erakunde batek baino gehiagok bideratzeko.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua
http://www.kontseilua.org
Paul Bilbao