Iñaki Urkiza Getxoko
Ezker Batua-
Aralarreko zerrendaburuak gaur esan duenez, bere koalizioak, PSE-EEk ez bezala, PPrekin itunik sinatuko ez duela agindu du: “gure esku baldin badago, Alderdi Popularraren hautagai Marisa Arrue ez da inoiz Getxoko alkate izango”. Era berean, beste indar politikoekin elkarrizketak izango dituztela argitu du Urkizak, baina beti hauteskunde programa oinarri izanda eta lau irizpide errespetatuz: errausketari ezetz esatea, uren saneamendu sistemaren banaketa, hiritarren partaidetzarako programa eta Getxoko hiri garapena. Azken proiektu horri dagokionez, “gutxienez eraiki behar dituzten 7.200 etxebizitzetatik, 5.000 eta 5.500en artean babesekoak izatea eta lurzoruaren %50a bizitza guztirako lurzoru publikoa izatea” jaso behar dituela adierazi du. “Datozen udal eta foru hauteskundeetan ezkerreko alternatiba bakarra Ezker Batua Berdeak-Aralar da” zehaztu du Urkizak, horregatik, “boto aurrerakoia” eskatu du “boto bakarra galdu ez dadin”.