Getxoko Udalak Algortako Torrene kaleko 3 zenbakian dagoen lokala zaharberritzeko proiektuaren idazketa eta lan zuzendaritza esleitu ditu 33.000 eurotako zenbatekoan, bertan erakusketa aretoa jartzeko. Algortako Etorbideko izkinan, BBK banketxearen bulegoa egon zen tokia zaharberritzeko lanek 200 metro koadroko gela utziko dute, hiru horma handi eta 5 zutaberekin. Egitura horrek ezaugarri desberdinetako erakusketak antolatzeko aukera eskainiko du. Horrekin batera administrazio gela izango da eta sotoan bulegoak, garbiketa gela eta abar. “Zaharberritze horrekin jauzi kuantitatiboa izan ezik, jauzi kualitatiboa ere emango da, tokia era egokian aprobetxatu ahal izango baita. Horrela, normalean Kultur Etxeak antolatzen dituen erakusketak egin ahal izango dira bertan, baita gobernuz kanpoko erakundeek batzuetan egiten dutenak eta izen nabarmena duten artista batzuenak ere”, azaldu du gaur Iñaki Zarraoa alkateak. Argazkian, Getxoko udal agintaria.