Lemoiz, Urduliz, Gorliz eta Plentzian egingo ditu udalekuak Uribe Kostako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 25a, 22:27

Uribe Kostako Mankomunitateak euskarazko udalekuak antolatuko ditu. Bi taldetan banatu dituzte: batetik, Lemoiz, Urduliz eta Gorlizko 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute uztailaren 2tik 27ra bitartean, nork bere herrian. Bestalde, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, azken urteotan bezala, Plentzian antolatu dituzte jarduerak, uztailaren 2tik 20ra bitartean. Udalekuetara joan nahi dutenen gurasoek edo tutoreek Uribe Kostako Mankomunitatera hurbildu beharko dute izena ematera, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartera. Tokiak banatzeko, behar izanez gero, zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean. Informazio gehiago: 946 762 674. Argazkian, hainbat neska-mutil udalekuan, bazkal orduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun