Itzubaltzeta gaztetxeak Folixa Asturianaren III. edizioa burutuko du bihar, larunbata. Asturiasetik etorriko den autobusari ongi etorria egingo diote Zubieta kaleko errotondan, 13:30ean. Horren ondoren, gaita-txikiteoa izango da herrian zehar. Zintzarra buztita, sabela betetzeko herri bazkaria egingo dute, txartelak gaztetxean bertan erosi ahal izango direla, 5 eurotan. 18:00etan, Villaviciosako gaiteroen kalejira egingo dute Itzubaltzeta / Romon zehar gaztetxeraino. Bertan, sagardo dastaketa izango da, kontzertuetarako beroketa gisa. 20:15ean hasiko da kontzertua, asturiarrez, Skama La Rede, Gomeru eta Asperos taldeekin. Sarrerak 4 euro balio du. Gainera, Ibilaldiaren antolakuntzak egindako deiari erantzunez, egunean zehar dirua batuko dute Balmasedako ikastolaren alde. Argazkian, Skama La Redek Itzubaltzeta gaztetxean 2005eko jai asturiarrean emandako kontzertuaren irudi bat.