Euskaldunok apusturako grina berezkoa dugula ezin da ukatu: igande honetan izango diren udal hauteskundeen emaitzak ere jokorako aukera ematen dute. Horrenbestez,
Getxo Bizia ezker abertzaleko herri plataformak Getxoko Udalerako hauteskunde porra antolatu du; baita horretan parte hartzera deitu ere. Nork zenbat zinegotzi postu eskuratuko duen asmatzea da kontua, bi euroren truke. Hautestontzian bertan egin diren zundaketak baino fidagarriagoa agian. Parte hartzeko orria plataformako web gunean,
www.getxobizia.org/eu, dago eskura eta, bete ondoren, ondoko leku hauetariko batera eraman behar da domeka eguerdia baino lehen: Algotako Gorrondatxe herriko taberna, Askatasuna taberna eta Getxo Biziaren bulegoa; eta Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko taberna. Jasotako dirua asmatzen dutenen artean zozketatuko da. Argazkian, Getxoko udaletxea.