EAJk kolpe handia hartu du eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 28a, 09:28

Euzko Alderdi Jeltzalea kaltetua irten da hauteskunde hauetatik (pdf). Izan ere, eskualdean indar nagusiena dela beste behin ere baieztatu badu ere, gehiengo absolutua galdu du Sopelan, Gorlizen eta Barrikan, Gainera, hauteskundeak galdu ditu Plentzian eta Getxon ozta-ozta irabazi baditu ere, gobernua egiteko derrigorrez PSE-EErekin hitzartu beharko du, hiruko gobernuko bazkideek eta Aralarrek ez baitute behar beste laguntza ematerik. Erandion, Berangon, Lemoizen eta Urdulizen, ordea, EAJk gehiengo osoa izango du. Guztira, 29.365 boto batu dituzte jelkideek eskualdean, EAk 3.816 batu dituztela. Orain dela 4 urte, 45.055 boto izan zituzten bien artean, 38.393 koalizioan, 5.940 EAJk aurkeztutako zerrendetarako eta 722 EAk aurkeztutakoentzat. Gauzak horrela, botoen laurdena galdu bide dute bien artean. Zinegotziei dagokionez, orain dela lau urte 89 izan zituzten Espainiako Alderdi Legeari esker, ezker abertzaleko boto guztiak zenbatuz gero, 84 izango zirela. Atzoko hauteskundetan, berriz, 75 bereganatu dituzte, 68 EAJk eta 7 EAk. Eusko Alderdi Abertzalearen botoak aintzat hartzekotan 62 eta 6 liratekeenak. Argazkian, Imanol Garai 9 zinegotzi izatetik 5era igaro da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun