Ezker abertzaleak orain dela lau urte baino 1.600 bat boto gehiago eskuratu ditu eskualdean
hauteskunde hauetan (pdf), 6.736 bototatik 8.400 bat bototara igaroz. Gainera, igoera hori abstentzioaren eraginez eskualdean 17.000 bat boto gutxiago (zerrenda ezberdinei emandako botoak 97.907 izan ziren 2003an, 2007an, berriz, 81.000 bat) eman dituztenean lortu du
Eusko Abertzale Ekintzak. EAEk lortutako botoetatik 1.568 baino ez ditu aintzat hartu Hauteskunde Batzordeak, eta haiei esker, zazpi zinegotzi “legal” izango ditu, lau Sopelan eta hiru Lemoizen, orain arte Sopelan hiru baino ez zituela. Espainiako Alderdiaren arabera, botoz lortutako beste 15 jesarleku ezin izango ditu hartu ezker abertzaleak. Dena den, EAEk behin baino gehiagotan esan du kanpainan hautetsiek lan egingo dutela eta, ahal izanez gero, botoek emandako aulkiak beteko ditzutela. Hortaz, beste alderdien erantzuna itxaron beharko da. Argazkian, EAEk Sopelan emandako mitina.