Independenteak eta Berdeak irabazleen artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 28a, 09:34

Ezker abertzalearekin batera, hauteskunde hauetatik (pdf) hoberen irten direnak Plentziako Independenteak izan dira, beraien botoak bikoiztu eta hauteskundeak irabazi dituztela botoen herena galdu duen EAJ gaindituz. Gainera, biek bosna zinegotzi dituztela, PPren zinegotzi bakarrarekin edozelango akordioa lortuz gero, ez dute arazorik izango Plentziako alkatetza eskuratzeko. Gorlizen ere, independenteak botoetan igo dira, %10 bat baino gehiago, zinegotzi bat gehiago eskuratuz. Berdeek berriz, Getxon zinegotzia eskuratzerik ez badute izan ere, Sopelako udalbatzan jesarriko dira, bertan eskuratutako 341 boto direla medio. Bestalde, hauteskunde hauetako harribitxiak, Zentro Demokratiko Liberala (CDL), Leioan estreinatu da 52 botoekin, %0,4. Argazkian, Juantxo del Vigo, zinegotzi berdea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun