Ezker Batua eta Aralar koalizioak bi alderdiek bere kabuz 2003an lortutako botoen %35 galdu dute Uribe Kostan zehar, 9.298 botoetatik 6.069 botoetara igaroz. Poztasun txikiak ere izan badituzte: Barrikan lehenengo aldiz agertu izana eta Berangon, Gorlizen zein Sopelan igo izana. Baina, igoera txiki horiek ez dute Getxon, Leioan eta Erandion galdutakoa estaltzen. Halere, D'Hont Legeari esker orain dela lau urte baino bi zinegotzi gehiago izango dituzte. EAko hautetsiak bezala, aliatu interesgarriak izan daitezke EAJrentzat Barrikan, Gorlizen, Leioan eta Sopelan. Getxon, ordea, gobernuan sartzekotan PSE-EEren beharrean izango dira arau eta proposamenak aurrera atera ahal izateko. Emaitzak ikusteko
sakatu hemen (pdf). Argazkian Getxo Ezker Batua - Aralarreko hautagaiak. Bertan galdu du koalizioak boto gehien, nahiz eta Iñaki Urkizaren jesarlekua mantendu.